UNITE4HERITAGE Argazki Erakusketa
Gizadiaren ondare diren eta arriskuan dauden mundu osoko toki eta ondareen argazkiak biltzen dituen aldi baterako erakusketa, horiek zaintzearen garrantzia nabarmendu nahi duena. Ekintza hau UNESCOk 2017an mundu osoan abiarazitako Unite4Heritage kanpainaren baitan kokatuta dago. UNESCO Etxeak, Bizkaia Zubiarekin batera eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin, kanpaina horren berri eman nahi izan dio euskal gizarteari, kultura aniztasuna eta bizikidetza baketsua sustatzeko.
RewindTheCity arduratu da erakusketaren ekoizpenaz, eta erakusguneak, museografiako elementu osagarriak eta horien antolamendua zehaztu ditu, baita edukiak editatu eta panelak diseinatu ere, besteak beste. Era berean, hainbat hizkuntzatan argitaratutako informazio liburuxken diseinuaz eta publizitate totemaren kartelaz arduratu da.
Bezeroa
- UNESCO Etxea – Centro UNESCO del País Vasco
Urtea
- 2017 (urriak 2 - abenduak 11)






