Gure Estudioa
Amaia Gómez | Cristina Novoa

 

Amaia Gómez Casquerok eta Cristina Novoa Jáureguik 2012an sortua, RewindTheCity ondarearen zabalkundean diharduen enpresa bat da, eta kultura edukien sorkuntzan eta erakusguneen antolakuntzan espezializatuta dago, baita komunikazioan ere, izan digitala, sarekoa nahiz mugikorra.

Kontzeptualki berritzaileak eta ekonomikoki eraginkorrak diren formulak aplikatzen ditugu, eta zerbitzu erabatekoa eta modularra eskaintzen diegu bezeroei. Zerbitzu horrek barne hartzen ditu:

– haien sentsibilitate eta helburuetara hobekien egokitzen den soluzioaren gaineko azterketa eta aholkularitza;
– material berrien ikerkuntza, horien digitalizazioa eta diseinua, abiarazitako proiektua berdingabea eta desberdina izan dadin;
– lanak xedetzat dituen ondare eta adierazpen kulturalei merezi duten balioa emateko baliabide eta plataforma anitzeko bide aproposenen aplikazioa;
– esku hartzen duten eragile guztien zuzendaritza, kudeaketa eta koordinazioa.

Gure gaitasuna eta dedikazioa, digitalki aurreratuta dagoen kultura iraunkor eta hurbilekoaren zerbitzura.