Transporter Bridges Web Platform. I. Fasea
Munduan dauden transbordadore zubien web plataforma multinazionala (Espainia-Frantzia-Alemania-Argentina-Erresuma Batua), zubiei dagokien balioa eman, sendotu eta sustatzeko. Aldi berean, 2019an nazioarteko elkarte bat sortuko da eta zubiok Gizateriaren Ondare izendatzea proposatuko da, jada hala izendatuta dagoen Bizkaia Zubiaren lidergoarekin.
Proiektu bizia. 2018an, I. Fasean, proiektua definitu, haren identitate bisuala diseinatu eta web plataforma sortu dira, prozesu luze batean hauek guztiak egin ondoren: eragileak koordinatu; materialak aukeratu, edukien lerroa zehaztu eta edukiak antolatu web arkitektura baten arabera; portadako direktorioa diseinatu eta programatu (lur globoaren bisorea), etab.
Bezeroa
- El Transbordador de Vizcaya S.L. Munduko Ondarea (Areeta - Getxo, Bizkaia)
Urtea
- -2018





