Errepresioaren Hotsa. II. Fasea
Doako aplikazio mugikor geolokalizatua, ikus-entzunezko edukiak dituena, Gerra Zibilak (1936-1939) eta hark iraun bitarteko errepresioak Bilbon izan zuten presentziari buruzko dokumentala eskaintzen duena jolas moduan. Euskarazko nahiz gaztelaniazko bertsioak.
II. fasean, dokumentazio historikoko lan zabala egin ostean, argumentuan sakondu da, kapitulu banarekin eta horietako bakoitzari lotutako gidoi, pertsonaia, puntu geolokalizatu eta edukiekin.
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak diruz lagundutako jarduera.
Bezeroa
- Mario Onaindia Fundazioa (Zarautz, Gipuzkoa)
Urtea
- 2015




